ERAKUTSIAK DIREN DIZIPLINEN IZPIRITUA

ESKUKETA
Eskuketarekin, ikasleak bere gorputz adar guziak koordinatzen ikasi beharko ditu, pazientza hartzen (diziplina hau bereziki galdegiten baitu), menperatzen bere gorputza, eta menperatzen bat edo hainbat objektu espazioan.
Pilotak – Massues – Passing – Diabolo – Bollas – Kontaktu pilotak
AIREKO DIZIPLINA
Lehenik ikasleak bertigoa garaitu beharko du, deskubrituko ditu goratasunezko sentsazioak. Bere burua kokatzeko gai izan beharko da bere burua berean izanen delarik ere, figura batzuk egitean arrisku kontrolatuak hartu beharko ditu.
Trapezioa – Oihala – soka


AKROBAZIA
Akrobaziarekin, ikasleak hobekiago ezagutuko du bere gorputza eta bere fisiko gaitasunak. Ikasiko ditu ere arrisku nozioak, eta orduan seguritatekoak, konfientsa ukaitea bere baitan eta besteetan. Altxatzeak egitean besteen entzutea eta elgar laguntzea, bainan ere zalutasuna eta malgotasuna landuak izanen dira. Ikaslea beharko du ere senditu eta aurkitu bere gorputza espazioan.
Itzulipurdiak – Errotak – Eskuen gaineko orekak – Tranpolina – Altxatzeak
OREKAK
Teknika horrekilan, ikasle gehienek xekatuko edo landuko du bere oreka posizione desberdinetan (jarririk, xutik, etzanik,…). Horrela orekako ariketak ekartzen dituzten sentsazio desberdinak deskubrituko ditu. Beharko du konfiantsa hartu bere baitan, batzutan bere beldurra depasatzeko ere. Hor ere arriskua eta segurtasuna bereziki landuak dira.
Rola-Bola – Monozikloa – Bola – Haria

KREAZIO ETA ARTISTIKA LANA
Sormena, nortasuna, originaltasuna