Zirko eskola, eskolaren bizia

Filosofia bat, leku bat, baloreak

OREKA – BAIONAKO ZIRKO ESKOLA

LE GARAGE DES ARTS: lehenik  trukaketa leku bat da zirko artearen inguruan, beste arte batzuer idekiz: antzerkia, pailazo, aktore jokoa, dantza,… Ahantzi gabe gure eskola bizi toki bat dela, edozoin publikoak onartzen duen elkarte bat desberdintasunen errespetuan.

Hiru auzo popularren artean plantatua, entseatzen gira ahalbide guziak emaitea auzoen sozial eta kultur garapenarentzat.

HEZKUNTZA
HEDAPEN
KREAZIO
FORMAKUNTZA
TRUKATZE

LEKU BAT, zirkoaren inguruan

Le GARAGE DES ARTS, bere izenak erakusten duen bezala, lehengo garaja bat da. Toki berri hortan jarri aintzin 2006-ko azaroan, obra ainitz egitekoak ziren, eta kasik urte bat eman dugu arraberritzeko obrak hasi aintzin diru zailtasunaren gatik.

Gaur egun, bi gela atxemaiten ahal dira 100 eta 110m2-koak, ahantzi gabe beste parte batek bulego, komunak eta aldagelak osatzen dutela, eta hori elbarrituentzat pentsatua. Kanpoan ere leku bat badugu tailer batzu edo animazione batzuen egiteko.

logo256

Hezkuntz popular izpirituan lanean ari baigira, nahi dugu atxiki prezio politika bat famili xumeak erreski praktikatzeko aktibitate artistika eta kultural bat. Pedagogiko proiektua taldeen eta burrasoen eskuetan uzten dugu.

Lan egiten dugu Frantses Zirko Eskolen Federazioen kriterioak errespetatuz, orduan hezkuntz guntun nazional baten arabera ministerio ainitzek izenpetu dutena (pedagogia, segurtasuna, formakuntza, osasuna eta administratiboa).

ERAKATSIAK DIREN DIZIPLINAK

Orekak

Akrobazia

Eskuketa

Airekoak

1996-ko maiatzean Patrick VAILLANT untsa erran duen bezala,

…Zirkoan aritzeak beste edozein kirol praktikaren abantailak ditu : garapen psikomotorra, arrisku hartzea eta bere buruaren jabe egoitea, mugimenduen menperatzea, oreka, malgutasuna, trebetasuna, giharretako indarra, zalutasuna, jauzte ahalmena, bere buruaren baitako konfiantza, talde izpiritua, bestearen errespetua, auto diziplina, koordinaketa.
Kirol bakoitzak kalitate hauetako batzu garatzen baditu, zirkoak aldiz, osatzen duten teknika ezberdinei esker, kalitate guzi hauek garatzen ditu. Bainan zirkoa ez da bakarrik kirola, jite artistikoa eta sormen ahalmena ere lantzen dira : mimoa, pailazoa, antzerki zuzendaritza, koreografia, jantzi ikerketa eta jostea, musika ikerketa, leku irudikapenen sortzea.
Bestalde, zirkoan aritzean, haurretan bihi batek ez du huts egite egoera sentitzen, beti atxemaiten baitu bederen aktibitate bat non ongi sentitzen den eta non osoki gauzak adierazten ahal dituen, baloratua izanez. Bestalde, zirkoan, ez da sekulan klaseko lehen edo azkenik, bainan bakarrik  elementu osagarriak. Gainera, erran behar da, gai diren animatzaileek lagundurik, zirkoko ariketak egiteak kalitate psikologiko eta sozial anitz garatzen dituela : bestea entzutea, elkar laguntze eta elkartasuna, integrazioa, umorearen zentzua, pertsonalitatearen baieztatzea, adierazpen ahalmena, lan onaren gustua…

quote-256